BERRIOZARREN, GAZTETXEA ORAIN!

Gaur egun Berriozarko gazteok bizi dugun egoera ez da batera mesedegarria, ez baitugu aukerarik kontsumoan
oinarritutakoak ez diren gauzak egin ahal izateko. Gaztetxea, beraz, egoera hau aldatzeko aukera gisa beharrezkoa ikusten dugu.

Berriozarko gazteok leku fisiko baten beharra dugu elkartzeko eta guk egin nahi ditugun gauzak egiteko, zein
konpondu nahi ditugun arazoak konpontzeko. Hori gauzatu ahal izateko, gaztetxea tresna egokia dela uste dugu. Gazteok Berriozarko bizilagunen ehuneko handia artzen dugun arren, ez dugu aukerarik nahi ditugun gauzak egiteko, egungo
lokala txikia eta desegokia delako eta bertan egin daitezkeen ekintzak erabat ugatuak direlako.

Gazteak herrian inplikatzea, ritikoak izatea eta guk nahi ditugun gauzak egin ahal izatea bermatzeko
gaztetxe baten beharra ikusten dugu, gaztetxea baita hori guztia egin ahal zateko aukerak ematen dituen tresnarik egokiena