Category: Partehartzea

BILDUREN PARTEHARTZE MINTEGI NAZIONALA (HEGO EUSKAL HERRIKOA)

Mai 30 2012

Datorren ekainak 2an goizeko 10:00etan, Berriozarko eskoletan BILDUREN PARTEHARTZE MINTEGI NAZIONALA (HEGO EUSKAL HERRIKOA) burutuko dugu. Partehartzeak izan behar du gure estiloaren zutabe
nagusia, lan egiterako momentuan, mintegi bat izateaz gain,eta kontutan izanda URTE BAT daramagula lanean.Hego Euskal Herriko bilduko hautetsien batzarra, egindako lanaz jabetu eta etorkizuneko apostuak definitzeko MINTEGIA izango da.

Ekimen honek proiekzio publiko-komuniaktibo nazionala ere edukiko du. Hau da mintegi-jardunaldia, formakuntzara begirako ekimena izateaz gain, gure mezua modu indartxuan emateko ere izango da.

EKAINAK 2AN HAUTETSI GUZTIAK BERRIOZARRERA eta udalgintzako laguntzaileak ere gonbidatuak daude.

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!!

Mai 15 2012

Movilizaciones 19052012Egunon!

Jakingo duzuen bezala, Herrira! plataformak datorren maiatzaren 19an jarduera ezberdinak antolatu ditu herri eta auzo guztietan. Berriozarren “plazak bete” ekimena egingo da eta hitzordua Maiatzak 19 eguerdiko 13:00etan izango da Euskal Herria plazan.
Badakigu lanpeturiko eguna dela Sortzeneko festa dela eta, baina esfortzu berezi bat eskatzen dizuegu parte hartzeko; Euskal herri mailan antolatutako ekimena da eta helburua argia da: herri eta auzoko plazak betetzea gartzelak hustutzeko, beraz, MUNDIALA izan behar da. Animatu eta era berean mezua pasatu eta lagunak gonbidatu

Valoración de 1er año de legislatura

Mai 13 2012

Bildu Berriozar

BERRIOZAR: MÁS DOTACIONES PARA FAVORECER LA CONVIVENCIA

La entrada de Bildu en el gobierno municipal ha supuesto un soplo de aire fresco en la participación ciudadana y una filosofía de trabajo en equipo que se han visto reflejadas en el impulso y realización de varias dotaciones con vistas a favorecer la convivencia social en la localidad.
Para empezar, con la creación de la nueva plaza Euskal Herria, punto de encuentro para las distintas generaciones en uno de los centros neurálgicos del pueblo, ubicación que en su momento el PSN quiso destinar a la construcción de un gran templo religioso. El giro de 180 grados que se ha decidido darle a dicho espacio posibilita que ahora sea un lugar abierto a todos los vecinos y vecinas.
Con la misma idea de abrir los servicios municipales a la ciudadanía, nuestro grupo ha trabajado sin descanso hasta conseguir que las instalaciones deportivas sean gestionadas a través de una empresa pública. Berrikilan es la materialización de una demanda vecinal largamente extendida en el tiempo después de una década de privatización del polideportivo. Queda así patente que vamos a poner todo nuestro esfuerzo en la apuesta por lo público, una de las bases de nuestro ideario político y programa electoral, porque está demostrado que es la vía para garantizar unos servicios de calidad a la ciudadanía.
Sin olvidarnos de la sostenibilidad y el respeto al medio ambiente. Con ese punto de partida, se ha promovido la creación de un proyecto de huertas ecológicas en terreno municipal para impulsar hábitos saludables en la alimentación y la vida cotidiana, plan que ha supuesto todo un éxito de participación, despertando las ganas de los vecinos y vecinas por recuperar el espíritu de los comunales.
En estos tres años que restan de legislatura, que nadie dude que se va a seguir trabajando en esta misma línea de poner en valor a la ciudadanía con un buen número de retos que a buen seguro van a ver la luz por encima de las trabas que se puedan poner desde otros ámbitos institucionales.

UDAL HONETAN AURKEZTEN DEN MOZIOA EZTAIBADATU ETA PLENOAN ONARTUA IZAN DADIN

Api 25 2012

UDAL  HONETAN  AURKEZTEN  DEN  MOZIOA  EZTAIBADATU  ETA PLENOAN ONARTUA IZAN DADIN.

Arrazoien azalpena

Azterketa Erernuan dauden Udaletan, Ingururnen eta Nekazaritza eta Itsas Ministerioaren  Ingururnen  Kalitate  eta  Azterketa  Zuzendaritza  Nagusiaren jakinarazpen  bat  jaso  zen  2onko  abuztuan,  ”20110173LIE proiektuan   Dicastillo deituriko 400j220 Kv azpiestazio, 400 kV-ko Lineak eta hauei loturiko beste Lineak (Iruñea), Ingururnen-Inpaktuaren Azterketaren gainean egindako kontsultaren erantzuna”-ren  inguruan egindako txostena.

Jasotako txostena Red Electrica de España S.A. enpresak, Gipuzkoako Itsasoko azpiestazioa eta  icastilloko 400/220 kv azpiestazioa lotuko dituen 400  kv-ko Linea, eta L/400 kv Castejon-Muruarte Dicastillorekin elkartzen dituen loturaren proiektuari buruz  ari  da. Aztertzen diren  lotura  berriek,  400  kv-ko bi linea  (guztira 120 km inguruko luzerarekin) eta 6 ha hartuko lituzkeen azpiestazio elektriko bat aurreikusten ditu.

Proiektu hau Vitoria-Gasteiz/Castejón-Muruarte linea ordezkatzera datar, 2010eko azaroaren 12ko BOE-n ageri den rnoduan, ingururnenari eragiten zizkion kalte eta proiektuak  sortu   zuen  jendarteko  oposizioarengatik  baztertua  izan  zena.  Honen ingurutik,   eztabaidan jartzen zaigun proiektu honek, aurreko proiektua baztertzea erarnan zuten arrazoi berdinak rnantentzen ditu, gutxienez intentsitate  berdinarekin, handiagoarekin ez bada.

Linea berri  honen  ezaugarriak aurrekoaren  antzekoak dira,  hau da, 42/46  rnetroko altuera duten dorreak, bata bestearengandik 400/500 metroko distantziara, lau oineko horrnigoizko  oinarriekin,   beraien   artean   5,90   eta  10,14     metrotako   distantzia dagoelarik. Bere inguruan, zuhaitzak landatzea eta etxe eta industria  azpiegiturak eraikitzea debekatua geratzen da.

Ingururnen eta paisaiarekiko eraginak ez dira onargarriak, izan ere, Hasierako Dokurnentuan proposatutako ibilbide guztiek neurri batean edo bestean babestutako eremuei eragiten die, Red Natura 2000  barne. Guztira, goi-tentsioko lineak Europa, Estatua, Nafarroa edota Euskal Autonorni Elkarteko legediek babesten dituzten berrogeita hamar erernu ezberdinetan  izango luke eragina. Hain zuzen ere, kontuan hartzen  diren  19 zatietatik  17-tan  babestutako  erernu  edota  espezieren  baten  gain eragina izango du, eta ondorioz, proposatzen diren 69 aukera ezberdinetatik bat berak ere, ingururnen ikuspegi batetik, ez lituzke beteko gutxiengo baldintzak.

Gauza bera gertatzen da osasunean eragina duten erernu elektromagnetikoekin, aukera ezberdinetatik bat berak ere ez baititu betetzen Europar Batasunak aholkatzen dituen badaezpadako distantzia irizpideak. Zehazki, 19 zatietatik, 14-tan herri guneak daude

500 rnetroko distantzia baino gutxiagora, Nafarroa eta Gipuzkoako 43 herri ezberdin

hain zuzen ere. Hasierako Dokumentuan ageri diren 69 aukera ezberdinak aztertuko bagenitu zatiz zati, konturatuko ginateke pasabide bat bera ezin dela onartu, guztietan gutxienez herriren bat aurki baitezakegu segurutzat hartzen den distantzia baino gutxiagora.


Guzti honi zenbait arlotan dauden informazio eskasi larriak erantsi beharko genizkioke, esaterako, esparru sozio-ekonomikoan, aisialdi eremu eta turismoan izango dituen eraginak, patrimonioan  izango diren ondorioak edo zeharkatzen dituen lurraldeetan dagoen arautegiarekin bultzatzen den lurralde ereduekiko bateragarria den edo ez.

Proiektu  honek  Nafarroa  eta  Gipuzkoako lurralde  zabal  bati  oso  era  negatiboan eragingo diolakoan, paisaian, ingurumenean, herritarren  osasunean, ekoizpen azpiegituretan edo lehen sektorean izan ditzakeen eraginengatik,

Udal honek ONARTZEN du:

l. Gipuzkoako Itsasoko   azpiestazioa eta Dicastilloko 400/220 kv azpiestazioa lotuko dituen 400 kv-ko Linea, eta Dicastillon aurreikusten den azpiestazioaren proiektuarekin erabateko desadostasuna azaltzea.

2.  Red Eléctrica de España, S A.-ren Hasierako Dokumentuan ageri diren balizko pasabide guztiekin erabateko desadostasuna azaldu, eta era berean, Goi­ Tentsioko       aipatutako    Lineak   ez   duela   inongo   justifikaziorik   interes orokorrerako.

3.  Nafarroako Gobernu eta Parlamentuari,  eta  Ingurumen  eta  Nekazaritza eta Itsas  Ministerioari aipatutako  proiektuari ezezkoa eman diezaioten eskatzea, interes orokorrerako klabeak diren eremuetako paisaian eta ingurumenean onargarriak ez diren ondorioak izan ditzakeelako.

4.  Akordio hau Nafarroako Gobernu eta Parlamentura,  Ingurumen,  Nekazaritza eta Itsas Ministeriora, eta Industria,  Turismoa eta Merkataritza Ministeriora bidaltzeaz gain komunikabideen bitartez publiko egitea.

Bilkura – deia

Api 25 2012

GAI ZERRENDA

1. 2012ko martxoaren 28ko ohiko bilkuraren akta onartu.

2. Alkatetzaren ebazpenak.

3. Arantzazuko Andre Maria kaleko 5. atarian igogailua jartzeko Xehetasun-Azterketaren behin betiko onespena, egokia bada.

4. Berriozarko Auzo Zaharreko V4-2 Unitateko Konpentsazio Batzordearen Estatutuen eta Jarduteko Oinarrien proiektuen behin betiko onarpena. Proiektuok Javier Cíak aurkeztu ditu, Luis eta Francisco Javier Lecumberri Martínezen izenean eta haien ordez.

5. Laura Jiménez Diaz andreak aurkeztutako zinegotzi karguari uko egitea.

6. BILDUk aurkeztutako mozioa, 400 w-ko linea elektrikoaren proiektuari buruzkoa.

7. Eskaerak eta galderak.